GUIPUZKOAKO HOCKEY FEDERAZIOA FEDERACION GUIPUZCOANA DE HOCKEY


   Home  Kontaktua  Web Mapa  Foro
CastellanoEuskara
www.fghockey.com   EMAITZAK ETA SAILKAPENA   PARTIDEN EGITARAUA
G.H.F  
Berriak  
Klubak  
Ikastetxeak  
Klubak  
Ikastetxeak  
Arautegia  
Zirkularrak  
Izenemateak  
Kurtsoak, Torneoak eta Udalekuak  
Argazkiak  
Bideoak  
Liburutegia / Bideoteka  
Kirolari prometariak  
Epaileak  
Selekzioak  
Selekzioen txapelketak  
Instalazioak  
Eremu birtuala  
Loturak  
Jokuak  
Gipuzkoarrak Hockeyan  
HISTORIKO  
  Gipuzkoako Foru Aldundia. Diputación Foral de Gipuzkoa
  Gipuzkoa Kirolak. Servicio de deportes
 G.H.F | Hockeyaren historia
Gipuzkoar hockeyaren historia
Inprimatu
 

Zenbait herrialdetan futbolaren pareko kirola da belar-hockeya. Gurean, baina, kirol nagusien itzalean egon ohi den jarduera da, nahiz eta emaitzei dagokienez beste kirol askorenak baino pozgarriagoak izan Donostiako hockey taldeek izan dituztenak. Aurten ere Ohorezko Mailako txapelketa esku-eskura duen Realaren neska taldearen palmares bikainari erreparatzea besterik ez dago hori horrela dela ikusteko. Realeko neskak, ordea, ez daude bakarrik Estatuko txapelketetan, ohorezko mailan ez bada ere lehen mailan baitabiltza Atléticoko mutilak, Lagunak Mendaur Kirol Elkarteko neskak...

Emaitzak lagun izan arren, baina, hockeyak ez du oro har beste kirol batzuek duten hedapena. Donostian, tradizionalki, ikastetxe jakin batzuei lotutako kirola da. Santo Tomas Lizeoak, Zurriola Ikastolak edota Ekintzak, esaterako, tradizio luzea dute hockeyaren alorrean, garai batean guztiek izan baitzuten kirol horren inguruko zaletasuna sustatzeaz arduratu zen norbait... Ikastetxe horietako neska-mutikoez hornitzen dira, nagusiki, goiko mailetan diharduten kirol elkarte eta klubetako taldeak. Hockeyak badu, bestalde, beste berezitasun bat: neskek egiten dute nagusiki kirol horren aldeko apustua. Primeran diharduten gizonezkoen taldeak ere badaude, noski. Hortxe dago, adibidez Lehen Mailan bikain dabilen Atlético San Sebastián klubeko taldea. Oro har, dena den, neskak dira hockeyari gogotsuen ekiten diotenak. Eta emaitza pozgarrienak ere nesken eskutik heldu zaizkigu Donostiara.

Donostian, gainera, ez da zaila maila oneko belar-hockey partiduak ikustea. Batetik, talde onak ditugu eta, bestetik, zelai berean jokatzen eta entrenatzen dute guztiek; Donostian eta Gipuzkoa osoan dagoen belar-hockey zelai bakarrean, hain zuzen ere. Atléticok Bera-Beran duen zelaian, ostera, hockeya hurbilagotik ezagutzeko aukera ere badute Donostiako neskek, astelehenero, oporretan ez ezik, hockey eskola izaten baita hortxe arratsaldeko 6etan, Real Sociedad taldearen eta Gipuzkoako Hockey Federazioaren eskutik.

2006 © Copyright Federación Guipuzcoana de Hockey. Todos los derechos reservados. Legezko Oharra
Sector04 Consultoría y Soluciones Informáticas S.L.

www.fghockey.com - Federación Guipuzcoana de Hockey - Guipuzkoako Hockey Federazioa