GUIPUZKOAKO HOCKEY FEDERAZIOA FEDERACION GUIPUZCOANA DE HOCKEY


   Home  Kontaktua  Web Mapa  Foro
CastellanoEuskara
Patronato Municipal de Deportes
www.fghockey.com   EMAITZAK ETA SAILKAPENA   PARTIDEN EGITARAUA
G.H.F  
Berriak  
Klubak  
Ikastetxeak  
Klubak  
Ikastetxeak  
Arautegia  
Zirkularrak  
Izenemateak  
Kurtsoak, Torneoak eta Udalekuak  
Argazkiak  
Bideoak  
Liburutegia / Bideoteka  
Kirolari prometariak  
Epaileak  
Selekzioak  
Selekzioen txapelketak  
Instalazioak  
Eremu birtuala  
Loturak  
Jokuak  
Gipuzkoarrak Hockeyan  
HISTORIKO  
  Gipuzkoako Foru Aldundia. Diputación Foral de Gipuzkoa
  Gipuzkoa Kirolak. Servicio de deportes
 G.H.F | Hockeyaren historia
Belarar hockeyaren historia
Inprimatu
 

Antzinako Grezia klasikoa baino lehenagokoa da hockeyaren jatorria, halaxe jakitera ematen baitute Beni Hasan-en hilobian (Nilo harana, Egipto) Kristo aurreko 2.500. urtean aurkitutako marrazki batzuek. Atletak agertzen diren sei marrazki daude, eta haietako batean bi ginonezko ikusten dira profilez, mutur kurbatuko makilak eskuetan dituztela, eta erdian pilota edo uztai bat izan litekeen objektu biribil bat dutela.

Belar gaineko hockeya hainbat modutara gauzatu zen Europan, eta Britainia Handian garatu zen bereziki. XIX. mendiaren lehen erdian sendotzen hasi zen, eta 1861ean sortu zen lehenengo kluba Blackheath-en, Londresetik hurbil. Zelai batean jokatzen ziren partidak, aire librean, eta stick landugabe batzuk erabiltzen zituzten, eta ontzi irmo bat baliatzen zuten pilotatzat.

Hamabost urteren buruan Ingalaterrako Federazioa sortu zuten, eta 1887an emakumezkoen lehen kluba Surrey-n (Ingalaterra); eta handik zazpi urtera emakumezkoen lehen elkarte nazionala sortu zen Dublinen.

Bolada batean emakumeek egiteko moduko kirol bakartzat hartzen zen hockeya. Gerora britainiar kolonietara - nolabaiteko santutegi bihurtu zen India-, Holanda, Alemania eta Suitzara hedatu zen.

Londreseko Olinpiar Jokoetan (1908) izan zen lehen aldiz gizonezkoen hockeya, eta emakumezkoek Moskuko Olinpiar Jokoak arte (1980) itxaron behar izan zuten. Nazioarteko Federazioa, egoitza Bruselan duena, 1924ko urtarrilaren 7an eratu zen, eta 1927an emakumezkoen fundazio independiente bat sortu zuten (IFWHA). Bi federazioek bat egin zuten 1982an.

Olinpiar Jokoez gainera, honako hauek dira lehiaketa nagusiak: Gizonezkoen Munduko Kopa- 1927tik jokatzen da-, Emakumezkoen Munduko Kopa- 1974tik jokatzen da-, Kontinentearteko Kopa eta Europako Kopa.

Nolakoa de hockeyaren jokoa
Makilaz jokatzen den kirola izan arren, hockeya ez da kirol arriskutsua. Kolperen bat hartzen dute jokalariek noizean behin, noski, baina lehen aipatutako arau zorrotzek izugarri murrizten dute lesio arriskua. Esate baterako, makila ezin da sorbalda baino gorago altxatu, eta jokalarien arteko kontaktua ez dago baimenduta. Futbolean ez bezala, bestalde, pilota makilaz edo gorputzaz babestea eta beste jokalari bati hori hartzeko aukera ukatzea ere debekatuta dago. Oro har, arbitroek zorrotz zigortzen dituzte arrisku-iturri izan daitezkeen jokaldi eta portaerak.

Belar-hockeya eta areto-hockeya, dena den, kirol oso desberdinak dira jokatzeko erari dagokionez. Kirol desberdinak direla ere esan daiteke. Gurean, une honetan, belar-kirolak areto-kirolak baino indar handiagoa du goi mailako taldeei dagokienez. Ume eta gaztetxo mailetan, ordea, areto-hockeya da nagusi. Biak ere, desberdintasunak desberdintasun, kirol bizi-biziak dira, jokaldi ikusgarriak ahalbidetzen dituztenak. Ikus tekoa da, zinez, jokalariek makila erabiltzerakoan duten trebezia! Hockey partidu bat ikustera abiatzen bazarete, alabaina, hobe duzue aurretik araudiaren berri izatea, ulergaitza ere izan baitaiteke jokoa gutxieneko arauak ezagutu gabe.

Munduko onenak

XX. mendeko lehen sei-zazpi hamarkadetan, India eta Pakistan izan ziren jaun eta jabe hockeyaren munduan, armada britainiarrak zabaldu zuen kirola berehala bilakatu baitzen herrialde haietako kirol nagusi.
Azken urteotan, ordea, gauzak asko aldatu dira, eta sailkapen ofizialaren arabera une honetan munduko selekziorik onenak Argentina eta Alemania dira: nesken artean Argentina (ikus ezkerraldeko argazkia) eta mutilen artean, berriz, Alemania (goiko argazkian, elastiko zuria duena da jokalari alemana). Australiak eta Holandak ere selekzio oso indartsuak dituzte, eta Espainia ere nahiko ondo dabil sailkapenean. 

2006 © Copyright Federación Guipuzcoana de Hockey. Todos los derechos reservados. Legezko Oharra
Sector04 Consultoría y Soluciones Informáticas S.L.

www.fghockey.com - Federación Guipuzcoana de Hockey - Guipuzkoako Hockey Federazioa