GUIPUZKOAKO HOCKEY FEDERAZIOA FEDERACION GUIPUZCOANA DE HOCKEY


   Home  Kontaktua  Web Mapa  Foro
CastellanoEuskara
Patronato Municipal de Deportes
www.fghockey.com   EMAITZAK ETA SAILKAPENA   PARTIDEN EGITARAUA
G.H.F  
Berriak  
Klubak  
Ikastetxeak  
Klubak  
Ikastetxeak  
Arautegia  
Zirkularrak  
Izenemateak  
Kurtsoak, Torneoak eta Udalekuak  
Argazkiak  
Bideoak  
Liburutegia / Bideoteka  
Kirolari prometariak  
Epaileak  
Selekzioak  
Selekzioen txapelketak  
Instalazioak  
Eremu birtuala  
Loturak  
Jokuak  
Gipuzkoarrak Hockeyan  
HISTORIKO  
  Gipuzkoako Foru Aldundia. Diputación Foral de Gipuzkoa
  Gipuzkoa Kirolak. Servicio de deportes
 G.H.F | Hockeyaren historia
Espainan hockeyaren historia
Inprimatu
 

Paperetan jasota dago 1902an Bartzelonan sortu zela Espainiako lehen hockey taldea, eta sei urte geroago jokatu zela "Velodromo Parque del Sports" izeneko jokalekuan bi kluben arteko lehen partida arautua. Handik urte batzuetara, 1912an, jokatu zen bi hiriren arteko lehen partida; Club Deportivo Español eta Hockey Club Tarrasaren artean hain zuzen ere, eta lehenengoek irabazi zuten. 1913an agertu zen ofizialki Real Club Polo taldea. Ondoren beste talde batzuk sortu ziren, Pompeya, F.C. Bartzelona eta Junior besteak beste; eta jarraitasuna eman zioten hockeyari kirol moduan. Terrassan, C.D Tarrasak bildu zuen hiriko zaleria ugaria, eta 1936a baino lehen C.D. Egara jaio zen, eta handik bi klub horien artean banatuko zituzten hiriaren garaipenak. Geroago sortuko zen Atletic Terrassa.

Madrilen 1909an hasi ziren jokatzen, Madrid Hockey Club eratu zutenean. Klub hori lau talde edukitzera ere iritsi zen. Bi urte geroago, 1911n, British Sport Club sortu zen, eta hark lehia ekarri zuen Madrilgo hockey-ra. Jokalekurik ez zutelako klub haiek desagertu zirenean, Atletic Club-ek hockey atal bat sortu zuen. 1913an egin zuen Atletic Club de Madrid-ek lehenengo irtenaldia; Bartzelonara joan ziren partida batzuk jokatzera Real Polo Jokey Clubaren kontra.

Espainiako lehen txapelketa Bartzelona jokatu zen 1916an. Atletic Club de Madrid-ek, Sociedad Deportiva Pompeyak, Real Polo Jokey Clubak parte hartu zuten, eta azken horrek irabazi zuen.

Donostian lehen aldiz 1906an jokatu zen, San Sebastian Recreation Clubaren eskutik. 1916ko abenduan hockey talde bat sortu zuten Realaren barruan, eta hilabeteren buruan jokatu zen Donostiako eta Madrilgo jokalarien artean lehen partida. Hurrengo urtean, 1917an, Espainiako bigarren txapelketan Donostiako talde batek parte hartu eta bigarren lekua lortu zuen.

Hogeiko hamarkadan Santanderra iritsi zen hockeya, eta ondoren Galiziara eta Valentziara ere bai. Hala, sendotuta geratu zen hockeya Espainian.

2006 © Copyright Federación Guipuzcoana de Hockey. Todos los derechos reservados. Legezko Oharra
Sector04 Consultoría y Soluciones Informáticas S.L.

www.fghockey.com - Federación Guipuzcoana de Hockey - Guipuzkoako Hockey Federazioa