GUIPUZKOAKO HOCKEY FEDERAZIOA FEDERACION GUIPUZCOANA DE HOCKEY


   Home  Kontaktua  Web Mapa  Foro
CastellanoEuskara
Patronato Municipal de Deportes
www.fghockey.com   EMAITZAK ETA SAILKAPENA   PARTIDEN EGITARAUA
G.H.F  
Berriak  
Klubak  
Ikastetxeak  
Klubak  
Ikastetxeak  
Arautegia  
Zirkularrak  
Izenemateak  
Kurtsoak, Torneoak eta Udalekuak  
Argazkiak  
Bideoak  
Liburutegia / Bideoteka  
Kirolari prometariak  
Epaileak  
Selekzioak  
Selekzioen txapelketak  
Instalazioak  
Eremu birtuala  
Loturak  
Jokuak  
Gipuzkoarrak Hockeyan  
HISTORIKO  
  Gipuzkoako Foru Aldundia. Diputación Foral de Gipuzkoa
  Gipuzkoa Kirolak. Servicio de deportes
 Klubak | Real Sociedad
Emakumezkoen Historia
Inprimatu
 

Lehen emakumezkoen taldea 1932. urtean eratu zen Mariita Abrisquetaren eskutik. Bere anaia José Luis Hockeyan aritzen zen garai horretan eta behin Polo taldekoen zelaian jokatu zutenean, Bartzelonan, ikustera joan eta makil batekin bueltatu zen etxera. Bere lagunekin hitzegin ondoren, beraien artean hockey talde bat sortzea erabaki zuten ondo pasatzea helburu zutelarik.

Lau urte beranduago, Sebastián Silveti zuzendari zutela, Real Sociedad izenarekin jokatzen hasi ziren.

Urte haietan ez zen txapelketa ofizialik existitzen, beraz lagunarteko partiduak jokatzen zituzten Jolaseta talde bizkaitarraren aurka eta baita zenbait torneo internazional ere. Lehenengoetako bat Burdeosen jokatu zen “La Vie au Grand Air du Medoc” izeneko taldearen aurka. Topaketa hau Irunen errepikatu zen. Nahiz Atotxan entrenatu, hockeyaren bultzatzaile hauek Altzako Jolastokieta zelaian jokatzen zuten.

1970. urtetik aurrera talde txuri urdinaren igoaldia hasten da titulu guztiak irabaziz eta maila horretan mantentzen da gaur egun arte.

1980/ 81 denboraldian Belar Hockeyko Txapeldunaren lehen titulua lortu zuen Espainiako Txapelketaren Azken Fasean Santanderren eta 1976/ 77 denboraldian, berriz, Espainiako Areto Hockeyko titulua eskuratu zuen Madrilen.

Infantil mailako nesken taldea 1974.ean eratu zen; lau urte beranduago Espainiako areto eta belarreko Txapelketak irabazi ziren jubenil mailan.

1985/ 86 denboraldian emakumezkoen Ohorezko Maila sortu zen eta Erreala izan zen titulua irabazi zuena.

Orain arte lortutako Liga Txapeldun tituluak 6 izan dira eta 8 aldiz lortu du bigarren postua Ohorezko Mailan. Zenbait Europako Liga Txapeldunen Txapelketan (¿) parte hartu du: “A” mailan: Paris ( 82), La Haya (87), Bloemendaal (94), Southgate (98) eta Rótterdam (2002). “B” mailan berriz: Donostia (95) hemen lehengo postua lortu zuenez “A” mailara igo zen, Milan (99) eta Praga (00), hemen ere bigarren postua lortu ostean “A” mailara igo zen. Honetaz gain, Erreginaren Kopa hirutan lortu dute: 1987, 1994 eta 2002. urteetan hurrenez hurren. 

Areto Hockeyari dagokionez, lautan izan da Espainiako txapeldun 1977, 1981, 1992 eta 1998 urteetan.

Europako Hockey Txapelketan hirugarren sailkatu zen eta kobrezko domina eskuratu zuen 1999. urtean Glasgowen.

1992ko Bartzelonako Olinpiadetan Real Sociedad taldeko 5 jokalarik parte hartu zuten eta urrezko domina lortu zuten: TERESA MOTOS, NAGORE GABELLANES, MAIDER TELLERÍA, SILVIA MANRIQUE eta Mª CARMEN BAREA.

Bost emakume hauetaz gain Arantza Urruzuno eta Mari Ayestaran entrenatzaileek errealeko urrezko insignia jaso zuten.

1996ko Atlantako Olinpiadetan ere parte hartu zuten 4 jokalarik: TERESA MOTOS, NAGORE GABELLANES, BEGOÑA LARZABAL eta ELENA URKIZU.

2000. urtean Sydney-n egin ziren olinpiadetan 3 jokalarik parte hartu zuten: BEGOÑA LARZABAL, ELENA URKIZU eta ERDOITZA GOIKOETXEA.

2004ko Atenasko Olinpiadetan parte hartu zuen bakarra MAIDER TELLERIA izan zen, eta baita MAIDER LUENGO Errealeko jokalaria.  

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Esan beharra dago 1999 urtean Teresa Motos- ek Klubeko Urrezko eta Brillantezko Insignia jaso zuela jokalari bezela egindago ibilbideagatik eta bi urte beranduago Mari Ayestaranek jaso zuen sari bera jokalari eta entrenatzaile bezala Errealean egindako ibilbidearen omenez.

Azkena lau denboraldietan Inge Mitxelena izan da taldearen entrenatzaile, hau ere taldeko jokalari ohia, Erregina Kopa eskuratu zuena 2001/02 denboraldian, baina aurten Nestor Regaladok ordezkatuko du, hockeyko jokalari ohia eta iaz Madrilgo Club de Campoko bigarren entrenatzaile izan zena.

 

 

Errealeko jokalariak Selekzio Absolutuan:

Arantza Urruzuno
Beatriz Codina
Hannelore Holke
Mari Ayestaran
Pilar Marquez
Itziar Olaberria
Teresa Motos (Olímpica Barcelona- Atlanta)
Nagore Gabellanes (Olímpica Barcelona - Atlanta)
Maider Tellería (Olimpica Barcelona- Atlanta - Sidney - Atenas)
Inge Mitxelena
Begoña Larzabal (Olímpica Atlanta - Sidney)
Erdoitza Goikoetxea (Olímpica Sidney)
Elena Urkizu
Maider Luengo (Olimpica - Atenas)
Maria Gomez
María Lopez de Eguilaz

Equipo Olimpico de Hockey Femenino Olimpiadas de Barcelona 92
Bartzelona 92ko talde Olimpikoa





 



 

2006 © Copyright Federación Guipuzcoana de Hockey. Todos los derechos reservados. Legezko Oharra
Sector04 Consultoría y Soluciones Informáticas S.L.

www.fghockey.com - Federación Guipuzcoana de Hockey - Guipuzkoako Hockey Federazioa