GUIPUZKOAKO HOCKEY FEDERAZIOA FEDERACION GUIPUZCOANA DE HOCKEY


   Home  Kontaktua  Web Mapa  Foro
CastellanoEuskara
Diputación Foral de Gipuzkoa
www.fghockey.com   EMAITZAK ETA SAILKAPENA   PARTIDEN EGITARAUA
G.H.F  
Berriak  
Klubak  
Ikastetxeak  
Klubak  
Ikastetxeak  
Arautegia  
Zirkularrak  
Izenemateak  
Kurtsoak, Torneoak eta Udalekuak  
Argazkiak  
Bideoak  
Liburutegia / Bideoteka  
Kirolari prometariak  
Epaileak  
Selekzioak  
Selekzioen txapelketak  
Instalazioak  
Eremu birtuala  
Loturak  
Jokuak  
Gipuzkoarrak Hockeyan  
HISTORIKO  
  Gipuzkoako Foru Aldundia. Diputación Foral de Gipuzkoa
  Gipuzkoa Kirolak. Servicio de deportes
 Berriak
ERREALAREN GARAIPEN GARRANTZITSUA
Inprimatu
 
Ostegunean garaipena lortu zuen talde txuri urdinak Ourenseren aurka 0-1 irabaziaz. Partidu honen ostean donostiarrak bostgarren dira, play off-etako postuetatik puntu bakar batera.
Ez zen partidu erraza izan taldearentzat, aurretik talde bakar batek lortu baitzuen punturik galiziarren zelaian. Hala eta guztiz ere, Errealak oso garrantzitsuak diren bi puntu lortu zituen, eta, hauei esker, geroz eta gertuago dute Erreginaren Kopa jokatu ahal izateko garaipena.
Talde galiziarra da errefortzu gehien dituen taldeetako bat, etxekoak diren lau jokalari soilik baititu. Gainontzeko taldekideak argentinarrak, uruguaiarrak eta japoniarrak direlarik, ondorioz, garaipenak are eta zapore hobea du.
Norgehiagokaren hasieratik Errealak partidua nahi bezala eramatea lortu zuen. Lehen minutuetan berau zelarik garaipena lortu nahi zuen bakarra. Hortik aurrera, jokoa berdindu egin zen eta galiziarrak izan ziren gol aukerak izan zituztenak, batez ere, Saekie Marimoto japoniarraren bidez.
50.minutuan, Maite Azkoaga gipuzkoarrak garaipenaren gola lortu zuen, penalti batez emaitza bezala. Eta, azken hamar minutuetan, lan nabaria egin behar izan zuten txuri urdinek aurkarien kontraerasoak geratu ahal izateko.
Nestor Regaladoren taldeak ez du denbora asko izango atsedenerako, igandean bertan Egara talde katalanaren aurka lehiatu beharko baitira Donostian, garrantzia handia duen partiduan. Garaipena lortu ezkero, Errelak Erreginaren Kopa jokatuko du.
2006 © Copyright Federación Guipuzcoana de Hockey. Todos los derechos reservados. Legezko Oharra
Sector04 Consultoría y Soluciones Informáticas S.L.

www.fghockey.com - Federación Guipuzcoana de Hockey - Guipuzkoako Hockey Federazioa