|
 |
|
REALAREN GARAIPENA C.D.TERRASSAREN AURKA |
|
|
|
|
|
|
|
| Realak 4-3 irabazi zion CTD talde kataluniarrari, eta garaipen honekin play off postuetatik 2 puntutara eta beherapen postutik 4ra gelditzen dira sailkapenean.
Partidu erakargarria izan zen eta gipuzkoarrek eduki zituzten aukerak gol izatea lortu zuten talde indartsu baten kontra, aurreko urteko txapeldunen kontra hain zuzen ere. Donostiarrek partidu hasiera dominatu zuten, eta lehenengo 10 minutuetan gol aukera batzuk izan zituzten. 15. minututik deskantsura berriz, kataluniarrek eduki zuten bolaren jabetza eta María López de Eguilaz atezainak defendatutako atera arriskua eraman zuten. Eta azkenean, deskantsurako minutu bat falta zenean, aurreko astean bezala, aurkariek gola lortu zuten penalti baten bidez.
Bigarren zatian Realekoak indartsu atera ziren eta lehengo minutu horietan partiduari buelta ematea lortu zuten Polik eta Oihane Sanzek lortutako golei esker. Deskantsu ondorengo lehen minutu horiek denboraldiko hoberenak izan ziren donostiarren aldetik. Baina CDT taldeak ez zion errez jarriko partidua eta segituan berdinketa lortu zuen. Ondorengo minutuetan alde batean eta bestean egon ziren aukerak, baian berriz ere Polik aurkari bat eta atezaina atzean utzita Reala markagailuan aurreratu zuen. Baina amaierarako 9 minutu falta zirenean, berriz ere penaltiz kataluniarrek berdinketa lortu zuten.
Baina minutu bat falta zenean, azkeneko gola sartu zuen, markagailuan bukaerako 4-3a ipiniz, horrela partidu oso on bati amaiera emanez. Hurrengo astean donostiarrak Polo talde zailaren kontra aritu beharko dira, momentu honetan Ligako bigarren postuan aurkitzen direnak. |
|
|
|
|
|
|