GUIPUZKOAKO HOCKEY FEDERAZIOA FEDERACION GUIPUZCOANA DE HOCKEY


   Home  Kontaktua  Web Mapa  Foro
CastellanoEuskara
Patronato Municipal de Deportes
www.fghockey.com   EMAITZAK ETA SAILKAPENA   PARTIDEN EGITARAUA
G.H.F  
Berriak  
Klubak  
Ikastetxeak  
Klubak  
Ikastetxeak  
Arautegia  
Zirkularrak  
Izenemateak  
Kurtsoak, Torneoak eta Udalekuak  
Argazkiak  
Bideoak  
Liburutegia / Bideoteka  
Kirolari prometariak  
Epaileak  
Selekzioak  
Selekzioen txapelketak  
Instalazioak  
Eremu birtuala  
Loturak  
Jokuak  
Gipuzkoarrak Hockeyan  
HISTORIKO  
  Gipuzkoako Foru Aldundia. Diputación Foral de Gipuzkoa
  Gipuzkoa Kirolak. Servicio de deportes
 Berriak
REALAK DENBORALDIA AMAITU DU
Inprimatu
 
Realak amaitutzat eman du 05/06 denboraldia hasierako helburua, permanentzia, era arrakastatsu batean lortuz. Aurtengo denboraldirako aldaketa ugari zeuden, bai jokalari aldetik, bai staff-aren aldetik. Alde batetik, Maider Telleriak eta Estibaliz Aldanondok jokalari garrantzitsuek hockey-a uztea erabaki zuten lehengo denboraldi amieran. Era berean, Maria Gomez Egara talde kataluniarrera joan zen eta Irati Escribanok lanagatik beste herrialde batera joan zen bizitzera. Bestalde, urte askotan zehar taldea entrenatzen ibili ondoren, Inge Mitxelenak taldea utzi zuen eta Nestor Regalado izan da aurtengo entrenatzailea.

Horrela, aldaketa handi hauen ondorioz, Realak denboraldiari ekin zion talde gazte eta esperientzia gutxiko jendearekin, baina era berean ilusio handia zuten jokalariekin.

Aldaketa guzti horiei aurre eginez, Realak zazpigarren postuan amaitu du aurtengo denboraldia, azken jaurdunaldirarte titulua eskuratzeko play offetan sartzeko aukerak izan zituelarik. Liga amaitzeko oraindik bi jaurdunaldi falta zirenean permanentzia eskuratu zuen taldeak, denboraldi hasieran pertsona askok pentsatzen zutenaren kontra.

Realak aurten bi fitxaketa besterik ez ditu izan, txapelketan gutxien fitxatu duen talde izanik. Hirugarren urtez jarraian “Poli” taldean egon da, eta bigarren itzulirako Julia Blanco etorri zen. Beste jokalari guztiak etxekoak ziren, eta aipatzekoa da jubenilek izan duten aportazioa.

Guzti horregatik, salbazioa oraindik bi partidu falta zirenean lortzea arrakasta handia izan da. Hurrengo urtean Realak Gipuzkoako kirolaren errepresentanteetako bat izango da Estatu mailan.
2006 © Copyright Federación Guipuzcoana de Hockey. Todos los derechos reservados. Legezko Oharra
Sector04 Consultoría y Soluciones Informáticas S.L.

www.fghockey.com - Federación Guipuzcoana de Hockey - Guipuzkoako Hockey Federazioa