GUIPUZKOAKO HOCKEY FEDERAZIOA FEDERACION GUIPUZCOANA DE HOCKEY


   Home  Kontaktua  Web Mapa  Foro
CastellanoEuskara
www.diariovasco.com
www.fghockey.com   EMAITZAK ETA SAILKAPENA   PARTIDEN EGITARAUA
G.H.F  
Berriak  
Klubak  
Ikastetxeak  
Klubak  
Ikastetxeak  
Arautegia  
Zirkularrak  
Izenemateak  
Kurtsoak, Torneoak eta Udalekuak  
Argazkiak  
Bideoak  
Liburutegia / Bideoteka  
Kirolari prometariak  
Epaileak  
Selekzioak  
Selekzioen txapelketak  
Instalazioak  
Eremu birtuala  
Loturak  
Jokuak  
Gipuzkoarrak Hockeyan  
HISTORIKO  
  Gipuzkoako Foru Aldundia. Diputación Foral de Gipuzkoa
  Gipuzkoa Kirolak. Servicio de deportes
 Berriak
SEITIK SEI
Inprimatu
 
Hasera batean, laudiotarren aurkako larunbateko lehiak ez zirudien batere erreza. Gardeako (Laudio) zelaia beti izan da bereziki zaila talde donostiarrarentzat, zelai motel eta astuna izanik, inoiz ez bait zuten garaipenik lortu bertan. Era honetan, Kalek partidua menperatu zuen lehenengo 15 minutuetan zehar, eta Kale markagailuan aurreratu zen, Aitor Kuberok amaitu  zuen paseen bitartez eginiko jokaldi on baten ondorioz. Halere, partidua geroz eta lehiatuagoa izan zen, etxeko taldea kontraeraso baten ondorioz partidua berdintzea lortu zuelarik partiduaren etenaldia baino lehen.
 
Bigarren zatia lehenengoa amaitu zen bezalatsu hasi zen; Kalek partiduaren pisua zeraman, eta Ganbegik, bere jokoari leial, ez zuen bolarekin jolastu nahi izan eta bere atetik gertu itxaroten egon zen, kontra baten bitartez emaitza bere alde jartzeko zain. Halere, partiduaren amaierarako 15 minutu falta zirelarik, Iker Antolin-en pase on bati probetxu ona atera zion taldearen pitxitxiak, David Vicente-k, porteroaren irteera gainetik gaindituz, eta era honetan 1-2ko behin betiko markagailua lortuaz. Momentu honetatik aurrera, donostiarrek emaitzari kementsu heldu behar izan zioten, Garate anaien epaile-lan zorrotzegi baten ondorioz, jokalari gutxiagorekin jokatu behar izan bait zuten bigarren tartearen zati luze batean zehar.

Kale-ren hurrengo partidua Bera Beran jokatuko da, 16:30tan, ligako zazpigarren sailkatuaren aurka, Atlético San Sebastián B.

2006 © Copyright Federación Guipuzcoana de Hockey. Todos los derechos reservados. Legezko Oharra
Sector04 Consultoría y Soluciones Informáticas S.L.

www.fghockey.com - Federación Guipuzcoana de Hockey - Guipuzkoako Hockey Federazioa