|
 |
|
KALE LAGUNAK FORD EASOMOTOR LEHENENGO ITZULIAN LEHENENGO SAILKATUA |
|
|
|
|
|
|
|
| Kale Lagunak Ford Easomotor-ek bere lehenengo taldearen izen berria Getxo Hockey Taldearen aurka 5-1eko emaitzarekin irabaziaz estreinatu zuen. Nahiz eta kalekideek ligako etenaldia nabaritu eta ohitutako erritmora jokatu ez izan arren, berehala aurreratu ziren partiduan. Honela, lehenengo minututetan bi gol egin ondoren, partiduak arazo berezirik gabe jarraitu zuen 70 minutuetan zehar. Era honentan, Lehenengo Mailako lehenengo itzulian talde donostiarra lehenengo sailkatua amaitu da, bigarren sailkatua, Jolaseta, baino bi puntu gehiago dituelarik. Kaleekideek, hemendik aurrera lehenengo taldeak izango duen izen berria estreinatu zuten, Kale Lagunak Ford Easomotor, EASOMOTOR, S.A.-rekin (Ford-en emakidaduna) sinatutako sponsorizazio akordioarekin bat. Lerro hauetan zehar Kale osatzen dugun orok entitate honek eginiko esfortzua eskertu nahi dugu. |
|
|
|
|
|
|