|
 |
|
REALAREN BERDINKETA ETXEAN |
|
|
|
|
|
|
|
| Realak Polo jaso zuen etxean eta denboraldiko neurketarik onenetakoa jokatu zuen. Nahiz Polo ligako talderik gogorrenetako bat izan, talde txuri urdinak eraman zuen jokoaren kontrola partiduaren zati gehienetan eta etxekoak izan ziren gol aukera gehienak izan zituztenak.
Lehenengo zatian donostiarrek hainbat gol aukera izan zituzten markagailuan aurretik jartzeko, baina deboraldian zehar gertatzen ari den bezala, Realak ez zituen aukera horiek aprobetxatu. Bigarren zatian, berriz, talde kataluniarra izan zen jokoaren jabe, baina etxekoen defentsa lana ona izan zen eta Polo-ren erasoak gelditu zituzten. Berrogeita hamargarren minutuan aurreratu ziren donostiarrak Polik jaurtitako penalti bati esker. Partidua amaitzeko segunduak falta zirela, ordea, kataluniarren berdinketako gola iritis zen jokaldi eztabaidagarri baten ostean.
|
|
|
|
|
|
|