GUIPUZKOAKO HOCKEY FEDERAZIOA FEDERACION GUIPUZCOANA DE HOCKEY


   Home  Kontaktua  Web Mapa  Foro
CastellanoEuskara
Patronato Municipal de Deportes
www.fghockey.com   EMAITZAK ETA SAILKAPENA   PARTIDEN EGITARAUA
G.H.F  
Berriak  
Klubak  
Ikastetxeak  
Klubak  
Ikastetxeak  
Arautegia  
Zirkularrak  
Izenemateak  
Kurtsoak, Torneoak eta Udalekuak  
Argazkiak  
Bideoak  
Liburutegia / Bideoteka  
Kirolari prometariak  
Epaileak  
Selekzioak  
Selekzioen txapelketak  
Instalazioak  
Eremu birtuala  
Loturak  
Jokuak  
Gipuzkoarrak Hockeyan  
HISTORIKO  
  Gipuzkoako Foru Aldundia. Diputación Foral de Gipuzkoa
  Gipuzkoa Kirolak. Servicio de deportes
 Berriak
ERREALA JAUN DA JABE
Inprimatu
 

Defentsa tinko batekin eta kontraeraso zorrotz batekin donostiarrak protagonista bilakatu ziren pasadan larunbatean Bera-Beran jokatutako partidan. Garaipen lodi batez, 5-1, txuriurdinak Santanderreko Sardinero taldea menpean hartu zuten eta goiko postuetara salto egin dute sailkapenean.

Lehenengo zatian Santanderrekoek bola alde batera mugitu zuten arrisku gehiegi sortu gabi, Erreala bitartean aurkaria aztertzen ziarduen. Partida astuna izan zen lehen minutuetan jokaldi landu gutxiegi sortuz, horrela 17. minutuan partidako jokalari onena izango zen Maria Eugenia Guajardo-k "Poli"-k, angelura bidali zuen pilota penalti kornerreko jokaldi batean.

Aurkako golak Sardineroko taldeak bere lerroak zabaltzera behartua ikusi zen. Jokoa arinagoa izaten hasi zen eta 23. minutuen Ana Perez aurrelariak bakarkako jokaldi batean banako berdinketa ezarri zuen markagailuan. Handik minutu gutxira, Polik flick baten bitartez area barrura bidali zuen pilota eta han zegoen taldeko arjentinar berria, Paula Capparelli, bola sareetara desbideratzeko. Atsedenaldian 2-1 erreala aurretik baino partidak ez zuen jaberik.

Bigarren zatian desberdina izan zen oso. Txuriurdinak garaipena nahi zuten eta jokoan nabari egin zen non etxekoek pilota alde batera eta bestera mugitzen zuten nagusitasunez kontreraso egokiaren zai. Horrela Santanderrekoak desesperatzen hasi ziren eta orduan hasi ziren pase luzeentzako utsuneak agertzen. Aurrelariak behin eta berriz agertzen ziren aukako arean golaukera argiak sortuz.

Naiara Altunak 15. minutuan pase neurtua bidali zion area ertzetik Anabel Flores-i zienek pilota bultza besterik ez zuen behar izan gola lortzeko. Donostiarrek garaipena eskura zutela ikusi zuten 3 eta 1 eko abantailarekin eta ausardiaz ekin zioten erasoari eta hor iritsi ziren donostiarren beste bi golak, biak Sofia Aguirre aurrelariaren bitartez.

Emaitza honekin Erreala bostgarrek postura igo da sailkapenean eta konfidantza hadiarekin bidaituko du datorren larunbatean Bilbo aldera derbi euskalduna irabazteko.

2006 © Copyright Federación Guipuzcoana de Hockey. Todos los derechos reservados. Legezko Oharra
Sector04 Consultoría y Soluciones Informáticas S.L.

www.fghockey.com - Federación Guipuzcoana de Hockey - Guipuzkoako Hockey Federazioa