|
 |
|
AURTEN BAI |
|
|
|
|
|
|
|
| Kaleren Lagunak-ek, aurreko asteburuan Egara 1935 eta Vallésen aurka galdu ondoren, igoerarako azkenengo aukera jokoan du Atlético San Vicenteren aurkako joan eta etorriko kanporaketa sutsu batean.
Geure azkenengo aukera da. Klubak, hamar urteak beteta, ez du honelako aukerarik inoiz izan, ez du, inoiz, espainiako zilarrezko mailarako pasea horren gertu izan. Aurten da garaia. Kanporaketaren lehenengo partidua igande honetan jokatuko da igandean Bera Beran eguerdiko 12tan; geureen berotasuna harmailetatik jasotzen dugun bitartean. Emaitza ona lortu behar dugu honetan, Alacantera konfidantza osoarekin joan gaitezen hango partidua ahalik eta hoberen jokatzekotan, horregatik ziur gaude zuek danak igoko zaretela honetan, zuen lagunak, familia eta kideak animatzeko. Beste alde batetik, ez daudenen berotasuna ere iritsiko zaigu ziur, beraiek ere baitirelako klubaren adierazle benetan garrantzitsuak.
Honetan bai, zuen laguntza behar dugu. Zuen kadrila, bikote, lagun eta familiarrei hots egin igandean hockeya dagoela esanez; KALEk igoera jokatzen duela esanez. Egundoko giroa sortu behar dugu Bera Beran eta Ohorezko B Mailara igotzea uzten digun emaitza bat lortu danon artean. Lortuko bagenu, garaipena familia hau osatzen dugun guztion saria litzateke.
Mila esker danoi. AUPA KALE!!!
|
|
|
|
|
|
|