GUIPUZKOAKO HOCKEY FEDERAZIOA FEDERACION GUIPUZCOANA DE HOCKEY


ERREALA 4. LIGAN, ERREGINAREN KOPARAKO SAILKATUA
Inprimatu
 

Belar hockeyko Errealeko taldeak Copa de la Reina leihaketan bere parte hartzea ziurtatu du Club Egararen aurka lortutako garaipenaren ondorioz. Era honetan donostiarrek hiru garaipen jarraian lortu dituzte joku hobea eta taldearen akoplamendua erakutsiz.

 Lehen minututik txuri-urdinek partiduaren kontrola hartu zuten bai erasoan baita defentsan ere joku paregabea burutuz. Ondorioz, gol aukera handiak sortu zituzten baina  oraindik gutxi garatutako instinto goleatzailea dela eta, ez zuten tantorik lortu. Taldearen burugogortasunarengatik hainbat penalti korner  lortu zituzten, baina gola txuri-urdinen  jokaldi bikain baten ondoren Maria Eugenia Guajardok sartu zuen rebes izugarri baten ondorioz.

 Era honetan amaitu zen partiduaren lehen zatia eta modu berean jokatu ziren falta ziren 35 minutuak. Egarak ere izan zituen bere aukerak markagailua berdintzeko, baina hauek ez zuten arazorik suposatu Errealarentzat. Gainera, jubenilen mailako bi jokalarien estreinua nabarmendu zen, Nerea Unceta eta Olatz Goñi, zeintzuk joku paregabea eta taldearekiko konpenetrazioa erakutsi zuten.

 Honela, Erreala klasifikazioaren 4. postuan kokatzen da abenduaren 16, 17 eta 18 egunetan jokatuko den Copa de la Reina leihaketarako gustu oneko jokua utziz.


www.fghockey.com - FederaciĆ³n Guipuzcoana de Hockey - Guipuzkoako Hockey Federazioa