GUIPUZKOAKO HOCKEY FEDERAZIOA FEDERACION GUIPUZCOANA DE HOCKEY


RC POLO-K EMAKUMEZKOEN LIGA GARAILE
Inprimatu
 
Bartzelonako Real Club de Polo taldea liga txapelduna izendatu zen larunabatean madrilgo Club de Campo 0-2 menderatu eta gero. 2003 urtean lortutakoaren ondoren bigarren liga titulua du hau.

Fase final honetako lehen partida pasadan igandean jokatu zen Bartzelonan eta 2-1 emaitzakin bukatu zen Poloren alde luzapenean. Club de Campo taldeak, fase erregularra lehen postuan bukatu zuen R.C. Polo taldetik bi puntura, eta atzokoan garaipena ezinbastekoa zuen 9. liga txapelketa lortu ahal izateko. Garaipen-zerrendan talde madrildarra liderra da (zortzi liga titulu), atzetik Donostiako Erreala (sei), CD Terrassa (lau), Polo (bi) eta Valdeluz (bat).

www.fghockey.com - FederaciĆ³n Guipuzcoana de Hockey - Guipuzkoako Hockey Federazioa