GUIPUZKOAKO HOCKEY FEDERAZIOA FEDERACION GUIPUZCOANA DE HOCKEY


KALE, LEHENENGO MAILAKO SAILKAPENEAN BURU
Inprimatu
 

Aurreko azaroaren 1ean, Gizonezko Lehenengo Mailako I Taldeko hirugarren jardunaldian, Donostiako Kaleren Lagunak Hockey K.E.-k Pasaiako Trintxer HTren aurka bere hirugarren garaipena lortu zuen. Donostiarrek 5-2ko emaitzarekin menperatu zuten talde pasaitarra, eta era honetan, kaletarrek denboraldi haseratik jorratutako emaitza onen bide ezinhobetik jarraitzen dute, sailkapenaren lehengo tokian ipini direlarik.

Kalekideek erronka erreztazunez gainditu zuten. Lehenengo zatian, Kale gol batekin aurreratu arren, Alfredo Galan jokalariaren eskutik egindako bi jokaldi bikainen ondorioz Pasaiako Trintxer HTk markagailuari buelta ematea lortu zuen. Hala ere, honek ez zituen Angel Zabalaren mutilen animoak epeldu, eta euren jokatzeko erari uko egin gabe, etenaldiaren aurretik kaletarren aldeko 4-2ko emaitza Portu zuten. Bigarren zatian, aldiz, talde biek ez zuten bereziki ondo jokatu, zati honetako ekintzarik nabarmenena David Vicente aurrelari kaletarraren gola izanik; bostgarren gol honek Kale Lagunak-en zorioneko egoera baieztatu besterik ez du egiten. Kalekideen hurrengo lehia larunbat honetan izango da, azaroaren 4ean, Xixonen, Racing Gijón-en aurka, Ligako azkeneko sailkatua.


www.fghockey.com - FederaciĆ³n Guipuzcoana de Hockey - Guipuzkoako Hockey Federazioa