GUIPUZKOAKO HOCKEY FEDERAZIOA FEDERACION GUIPUZCOANA DE HOCKEY


ERREALAK GUTXIGATIK IRABAZI ZION JOLASETARI
Inprimatu
 

Larunbatean Errealak bi puntu irabazi zituzten Bilboko Jolasetaren aurka. Donostiarrek, beren denboraldiko lehenengo derbia 0-1 irabazi zuten. Ez zan partidu erreza donostiarrentzat, bilbotarrek, aurten mailaz igotako taldea izan arren, partidu bikainak jokatu bait dituzte teorikoki hobeagoak diren ekipoen aurka.

Partiduan zehar gol aukera gutxi izan ziren bi taldeentzat eta beraz, partidua ez zen oso itsurosoa izan, batez ere, lehengo zatian zehar, golik gabe amaitu zuten eta. Bigarren zatian aldiz, txuri-urdinek pilota gehiago kontrolatu zuten, eta gol-aukera hoberenak izan zituzten. Gauzak honela, Eli Yarzak, 49. minutuan, penalti baten jokaldia aprobetxatuz, gola sartu zuen.

Partidu honekin, Errealak Ligako lehenengo zatia amaitu du, bertan, 4 partidu irabazi, 4 galdu eta bakarra berdindu duelarik.

Datorren abenduaren 21etik 23rarte, donostiarrek San Cugat-en (Bartzelona), “Erreginaren Kopa” jokatuko dute. Beraien lehenengo arerioa, beti ere arriskutsua izaten den “Real Club de Polo” izango da.


www.fghockey.com - FederaciĆ³n Guipuzcoana de Hockey - Guipuzkoako Hockey Federazioa