GUIPUZKOAKO HOCKEY FEDERAZIOA FEDERACION GUIPUZCOANA DE HOCKEY


LAN HANDIKO GARAIPENA MATADEPERAN
Inprimatu
 
Realak lehia handiko garaipena lortu du Egara taldearen aurka Katalunian. Donostiarrek partidua irabazteko bere indar guztiak atera behar izan ditu. Partidu honetan ezin izan du Anabel Floresek parte hartu, aurreko asteburuan lesionatu baitzen eta.

Partidu hasieran realekoek aukeraren bat izan dute, baina ez dute lortu partiduaren jabe egitea. Katalanak beraien erritmoa ezartzen saiatu dira, baina donostiarrak beraien jokaldiei aurre egitea lortu dute. Lehenengo zatia amaitzeko minutu bat falta zenean, Naiara Altunak area ertzean falta bat atera du eta erretsazean Maialen Garciak gola eskuratzea lortu du. Era honetan, atsedenaldira 0-1eko emaitzarekin iritsi dira donostiarrak.

Bigarren zatia antzeko izan da, kataluniarren asedioa eta txuri urdinek defentsa gogortsua. Egarak 15 penalty corner izan ditu partidu guztian zehar, Realak bi, gehienak bigarren zatian, baina bai defentsarekin, bai Mari Lopez de Eguilaz atezainarekin topo egiten zuen behin eta berriz.

Reala Ligako bigarren postuan gelditzen da, lehenengoaren puntu batera. Igandean Atletic Terrassa jasoko dute Bera Beran 12:30tan.


Realean hauek jokatu dute: María López de Eguilaz, Naiara Altuna, Nerea Olaverri, Maite Azkoaga, Nerea Unceta, Erdoitza Goikoetxea, Maialen García, Poli Guajardo, Ihintza Larrañaga, Agustina Correa, Olatz Goñi – hasierako hamaikakoa- Maite Jaunarena, Itxaso Sanchez, Oihane Sanz, Lide Unceta y Amaia Iradi.

www.fghockey.com - FederaciĆ³n Guipuzcoana de Hockey - Guipuzkoako Hockey Federazioa