GUIPUZKOAKO HOCKEY FEDERAZIOA FEDERACION GUIPUZCOANA DE HOCKEY


ERREALAK BIGARREN ALDIZ GALTZEN DU
Inprimatu
 
Errealak 2-1 galdu zuen Bartzelonan izandako partiduan. Gipuzkoarrek ezin izan zuten emaitza onik lortu RC Polo-ren aurka, ligako txalpedun izatera deitua den taldeetako baten aurka alegia.

Emaitza txarra izan arren eta aurreko jardunaldiekin konparatuz, donostiarrek beren jokoa hobetzea lortu zuten, partidu serio bat jokatuz.

Lehenengo zatian bi taldeek izan zuten markagailuan aurrea hartzeko aukera, baina atsedenaldira hutsekoarekin joan ziren bi taldeak.

Bigarren zati hasieran RC Polo-koak hasi ziren partiduaren jabe izaten, eta 20.garren minutuan 1-0-koa lortu zuten. Golaren jokaldia eztabaidatsua izan zen, eta txuri urdinek beren desadostasuna adierazi zuten, jokalari kataluniarren golerako jaurtiketa arriskutsua izan baitzen. RC Polo-ren bigarren gola 28.minutuan iritsi zen, penalti baten ostean.

Partidu amaierarako minutu bakarra falta zenean, errealak gola sartzea lortu zuen, Agustina Correak eginiko jokaldi baten ostean.

Emaitza honekin, Erreala zortzigarren postuan dago, seigarren eta zazpigarrenekin berdinduta. Datorren jardunaldian, donostiarrek Junior taldea jasoko dute Bera Beran.

www.fghockey.com - FederaciĆ³n Guipuzcoana de Hockey - Guipuzkoako Hockey Federazioa