GUIPUZKOAKO HOCKEY FEDERAZIOA FEDERACION GUIPUZCOANA DE HOCKEY


REAL B GALTZAILE, PSV-51 TALDE MADRILDARRAREN AURKA
Inprimatu
 

Donostiako Bera-Beran igandean jokatutako partidan Real B taldeak 0 eta 2 galdu zuen S.P.V talde madrildarraren aurka denboraldiko lehen zatiari amaiera ematen zion azken partidan. Beraz, emaitza honen ondoren, talde madrildarrak eutsi egiten dio sailkapeneko lehen postuari. 

Partida kanpotarren nagusitasunarekin hasi bazen ere, donostiarrak ez ziren kokildu eta ongi egin zioten aurre, lehenengo zatiko momentu gehienetan, aurkarien jokoa ederki gaindituz. Hala ere, atearen aurrean ez zuten zorte gehiegirik izan; bai ordea aurkariek, eduki zituzten aukerak ederki aprobetxatuz lortu baitzuten garaipena. Partidako bi golak lehen zatian izan ziren.

Bigarren zatia hasteaz bat, nahiz eta markagailua aurka izan, Realak ez zuen behera egin eta 2.zatian emaitza honi eustea lortu zuen taldearen azken hilabetetako hobekuntza nabarmendu zelarik.

Honenbestez, lehen itzulerari amaiera eman diote eta ondorengo lana datorren martxoan hasiko den bigarren denboraldia ondo prestatzea izango du helburu talde txuri-urdinak.


www.fghockey.com - FederaciĆ³n Guipuzcoana de Hockey - Guipuzkoako Hockey Federazioa