GUIPUZKOAKO HOCKEY FEDERAZIOA FEDERACION GUIPUZCOANA DE HOCKEY


OLIMPIA – REAL B: 2-0
Inprimatu
 

Real Sociedad B-ko neskak kataluniako Olimpiaren kontra jokatu zuten larunbatean hokcyearen praktikarako aproposa ez zen zelai batean. Lehenengo zatian donostiarrei zelaira egokitzea kostatu zitzaien eta Olimpiakoak horretaz baliatu ziren, markagailuan 2-0-eko abantaila lortuz. Aurreneko gola 27. minutuan lortu zuten kontratake baten bidez; bigarrena berriz, zalantzak sortarazi zituen penalti jaurtiketa elebatu baten ondoren, deskantsutarako bi minutu falta zirenean.

Bigarren zatian Errealako neskak partidua aurrera ateratzeko prest irten ziren zelaira. Beraien jokoa imposatu zuten nahiz eta golik lortu ez.

Datorren igandean Erreala Bera-Beran lehenengo bueltako azken partidua jokatuko dute S.P.V. 51 taldearen kontra.


www.fghockey.com - Federación Guipuzcoana de Hockey - Guipuzkoako Hockey Federazioa