GUIPUZKOAKO HOCKEY FEDERAZIOA FEDERACION GUIPUZCOANA DE HOCKEY


Maider Telleria Goñi
Inprimatu
 

CURRICULUM DEPORTIVO
MAIDER TELLERIA GOÑI

1973an Donostian jaiotako jokalari honek Zurriola Ikastolan eman zituen hockey-ko bere lehen urratsak. Zurriola Ikastolako taldearekin amaitu ondoren Lagunak taldean aritu zen. Urte betez (91-92 denboraldia) Errealean jokatu ondoren berriro ere Lagunak taldera itzuli zen (92-94 bitarteko denboraldiak) eta gero 5 urtez (94 eta 99 bitarteko denboraldiak) Club de Campo talde madrildarrarekin jokatu zuen. Hurrengo denboraldian Santander-eko Sardinero taldean aritu zen eta azkenean berriro itzuli zen Lagunak taldera.

Estatuko taldearekin, talde gazteetatik pasatakoa ( 16, 18 eta 21 urte beherakoen taldeak). 1991an hasi zen selekzio Absolutuan jokatzen eta halaxe aritu da 1991tik 2002 bitarte :

1991

  • Uztailan, Sheffield-en "Universiada" ( 4. postua) 
    Irailan, Berlin-en "Champions Trophy" (4. postua).

1992 

  • Ekainan, Amsterdam-en "BMW Torneoa" (2. postua). 
  •  Uztaila - abuztuan, Bartzelonan Joku Olinpikoak (1go postua). 
  •  Urrian, Birmingham-en "Cup Trophy" Ingalaterraren aurka.

1993

  •  Ekainan, Osakan (Japon) Takamado Printzipearen Torneoa (4. postua). 
    Irailan, Terrassan 21 beherakoen taldeen Munduko Txapelketa.

1994 

  • Ekainan, Colonian, "Torneo Cuadrangular" ( 2. postua). 
    Uztailan, Dublin-en Munduko Txapelketa (8. postua).

1995 

  • Apirilan, Erroman " 4 Nazioen Torneoa" (3. postua). 
  • Ekainan, Amsterdam-en Europako Txapelketa (2. postua). 
  • Abuztuan, Atlantan "Challenger" (2. postua). 
  • Irailan, Mar de Platan (Argentina), Champions Trophy (5. postua).

1996 

  • Urtarrilan, Glasgow-en Areto Hockey-ko Europako Txapelketa (3. postua). 
  • Ekainan, Milton Keynes-en "4 Nazioen Torneoa" (2. postua). 
  • Uztailan, Atlantan Joku Olinpikoak ( 8. postua).

1997 

  • Uztailan Zimbabwe-n Interkontinentala.

1999 

  • Abuztuan, Milton Keynes-en "4 Nazioak" (4. postua). 
  • Abuztuan Colonian Europako Txapelketa (5. postua).

2000 

  • Urtarrilan, Terrassa-n "4 Nazioak" (2. postua). 
  • Martxoa - apirilan Milton Keynes-en Pre-olinpikoa (sailkapena lortua). 
  • Irailan, Sydney-en Joku Olinpikoak (4. postua)

2001 

  •  Abuztuan, Amsterdam-en, Champions Trophy.

Jasotako sariak : 

  • Orden Olímpica (1992). 
  • Gipuzkoar kirolaren saria komunikabideek emana (1992 eta 1996). 
  • Teresa Motos, Silvia Manrique eta Nagore Gabellanes-ekin batera, 1992ko Euskal Kirolari Onenari saria Deia egunkariak emana. 
  • Begoña Larzabal, Elena Urkizu eta Erdoitza Goikoetxearekin batera, 2000 Urteko Kirolari Onenaren saria Eusko Jaurlaritzak emana. 
  • Espainiako Hockey Federazioko Urrezko Domina.
  • Espainiako Hockey Federazioko Urrezko eta Briliantezko Intsignia. 
  • Euskal Hockey Federazioko Urrezko Domina. 
  • Real Sociedad-eko Urrezko Intsignia. 
  • Sardinero Klub-eko Urrezko Intsignia. 
  • Club de campo taldearekin Rüsselsheim-en ospaturiko Kluben arteko Europako Areto Hockey-ko Txapelketan Jokalari onenaren saria (1998). 
  • Club de Campo taldearekin jokaturiko Erreginaren Kopan Jokalari onenaren saria (1999).

www.fghockey.com - Federación Guipuzcoana de Hockey - Guipuzkoako Hockey Federazioa