GUIPUZKOAKO HOCKEY FEDERAZIOA FEDERACION GUIPUZCOANA DE HOCKEY


ERREAL B-EK PUNTU BALIOTSUA LORTU
Inprimatu
 
Larunbatean Erreal B-ko neskek partidu on bat jokatu ondoren puntu garrantzitsu bat lortu zuten. Zelaian ondo kokatuak zeudela, kataluniarren erasoak eragotzi zituzten eta eragindako presio onari esker Poloak zailtasunak izan zituen pilota ateratzeko.
Beste partiduekin konparatuz, gipuzkoarrak zentratuagoak eta ordenatuagoak egon ziren eta ondorioz kataluniarren jokaldi harriskutsuak ezerezean geratu ziren.
Nabarmena izan zen penaltiko defentsan emandako hobekuntza, Poloak probokatu zituen arren, Errealak pilotak bere eremutik atera zituen.
Partidua amaitzeko segundu batzuk falta zirela, epaileak penaltia pitatu zuen, kataluniar baten hanka errealeko jokalari batenarekin nahastu ondoren. Altuera haundiegiko jaurtiketa batek eraginda, partidua falta batekin amaitu zen.
Datorren astean errealeko neskak Cadizeko C.D. San Fernandoren aurka jokatuko dute, oraingo hontan gipuzkoarrak kondizio hobeagoetan arituko dira, aurrekoan Iberiak beren materiala galdu baitzuen.


www.fghockey.com - FederaciĆ³n Guipuzcoana de Hockey - Guipuzkoako Hockey Federazioa