GUIPUZKOAKO HOCKEY FEDERAZIOA FEDERACION GUIPUZCOANA DE HOCKEY


ERREALAK CLUB DE CAMPO-REN AURKA GALDU ZUEN
Inprimatu
 

Martxoak 19an, belar hockey-ko nesken partidua ospatu zen Madriden, Real Sociedad talde donostiarraren eta Madrideko Club de Campo-ren artean.

Donostiarrak, Maria Eugenia Guajardok (Polik) eraso baten ostean sartutako gol baten bitartez aurreratu egin ziren lehen zatiko 3. minutuan. Honetaz gain, 10. minutuan, Anabel Floresek bigarren gola lortu zuen, penalti-korner batean. Azken gol honek, madrildarrak esnarazi zituen, hurrengo 10 minututan emaitza berdintzea lortu zutelarik. Lehenengo zatia amaitzear zegoela, epaileak donostiarren aurkako penalti-korner bat adierazi zuen, eta Club de Campo-k aukera hau aprobetxatu zuen gola sartzeko eta atsedenaldira 3-2 joateko.

Bigarren zatia bi taldeen aldetik oso porrokatua izan zen, eta partidua amaitzeko 5 minutu falta zirenean, Madrideko taldeak bere laugarren gola sartu zuen. Aipatzekoa da, Errealeko neskek gol-aukera ugari izan zituztela, batez ere, bota zituzten hainbat penalti-kornerrengatik.

Emaitza honekin, momentu honetan, Club de Campo ligako lider kokatu da, eta donostiarrak berriz, 6. postuan daude, taulan erdiko postuetan mantentzen direlarik.

Gipuzkoarren hurrengo partidua datorren igandean izango da, Bera-Bera-ko hockey zelaian, Club Deportivo Terrassa aurrean dutela.


www.fghockey.com - FederaciĆ³n Guipuzcoana de Hockey - Guipuzkoako Hockey Federazioa