GUIPUZKOAKO HOCKEY FEDERAZIOA FEDERACION GUIPUZCOANA DE HOCKEY


KALE BERRIRO ERE GARAILE HONIGVOGEL TALDEAREN AURKAKO LEHIAN
Inprimatu
 
Donostiako Kaleren Lagunak Hockey Kirol Elkarteak galdu gabe jarraitzen du Lehenengo Mailako bigarren itzuli honetan, larunbatean aragoitarren aurka lorturiko garaipen estuari esker. Donostiarrak markagailuan aurreratu egin ziren, Aitor Cuberoren bi gol ederren ondoren, italiar ligako esperientziaren ostean erasoan ezinbestekoa izaten jarraitzen duelarik. Atsedena baino minutu batzuk lehenago Hernández-ek Honigvogel-erentzako gol bat lortu egin zuen, lehenengo zatian kaletarrek eginiko huts bakarretako bati etekina atereaz. Atsedenaldiaren ondoren, aragoitarrek aukera anitz izan zituzten, partidua bina berdindu zutelarik. Halere, David Vicenteren ordu oneko golari eta donostiarrek defentsa lanetan eginiko esfortzuari esker 2 puntuak etxean gelditu ziren, lehia 3-2ko markagailuarekin amaitu zelarik.

www.fghockey.com - FederaciĆ³n Guipuzcoana de Hockey - Guipuzkoako Hockey Federazioa