GUIPUZKOAKO HOCKEY FEDERAZIOA FEDERACION GUIPUZCOANA DE HOCKEY


REALAK PORROT HANDIA JASAN DU
Inprimatu
 
Realak atzo porrot handia jasan zuen Bartzelonako Poloren aurka. Donostiarrak 5-0eko emaitza ekarri zuten eta zazpigarren postuan sailkatuta aurkitzen dira orain, deszentsutik 3 puntutara bakarrik.

Reala ez zen momentu batean ere ez katalanak gelditzeko gai izan eta partidu guztian zehar katalanen atzetik ibili ziran. Lehengo zatian Polo jokoaren dominatzailea izan zen eta gol aukera ugari eduki zituen. Reala ez zen aurkako areara iristeko gai izan, eta Bartzelonakoen erasoak gelditu besterik ezin zuen egin. Horrela, deskantsura 4-0eko emaitzarekin iritsi ziren. Bigarren zatian donostiarrek zerbait hobetu zuten bere jokoa, baina berriz ere penaltiz 47.minutuan Polok bukaerako 5-0ekoa lortu zuen.

Hurrengo igandean Realak denboraldiko partidurik garrantzitsuena jokatuko du Aieten 10:45etan Athletic Terrassaren kontra.

www.fghockey.com - FederaciĆ³n Guipuzcoana de Hockey - Guipuzkoako Hockey Federazioa