GUIPUZKOAKO HOCKEY FEDERAZIOA FEDERACION GUIPUZCOANA DE HOCKEY


7. EUSKAL HOCKEY SARIAK
Inprimatu
 
Jakinarazten dizuegu 7. EUSKAL HOCKEY SARIAK izango direla Real Club Jolaseta klubaren instalazioetan, 2006ko ekainaren 9an, ostirala. Sari horiekin Federazioaren asmoa da hockeya sustatzen lagundu duten pertsonak eta erakundeak saritzea.

Ezarritako sariak eta oinarriak honakoak izango dira:

URREZKO STICKA

Euskal Hockey Federazioak aparteko merezimenduak egindako pertsona nahiz erakundeei emandako saririk nagusiena da.

EUSKAL HOCKEY FEDERAZIOAREN URREZKO INTSIGNIA:

Hockeya sustatzen eta garatzen nabarmen lagundu duten pertsona fisikoei emandako saria da.

EUSKAL HOCKEY FEDERAZIOAREN URREZKO DOMINA:

Hockeya kirol arloan nahiz antolaketa mailan sustatzen eta garatzen lagundu duten pertsona fisikoei emandakoa.

EUSKAL HOCKEY FEDERAZIOAREN OHOREZKO PLAKA:

. Hockeyarekin zerikusia duten ekitaldi publiko zein entzutetsuetan nabarmendu diren erakunde, instituzio edo Klubak saritzen ditu.
. Hockeyaren inguruko berriak zabaltzen nabarmendu den komunikabidea saritzen du.


Zuon ustez sari hauek merezi dituzten pertsonen, kluben, erakundeen edo komunikabideen proposamenik egin nahi badiozue Euskal Federazio honetako Zuzendaritza Batzordeari, mesedez, 2006ko maiatzaren 12a, ostirala, baino lehen egin ezazue. Proposamenarekin batera proposatutako pertsonaren Curriculum Vitae edo erakundearen txostena bidali beharko da. Hala, Zuzendari Batzordeak aztertzeko, eta egoki baderitzo onesteko.


P.D : Afarian euskal ligetako txapeldunei saria emango zaie

www.fghockey.com - FederaciĆ³n Guipuzcoana de Hockey - Guipuzkoako Hockey Federazioa