GUIPUZKOAKO HOCKEY FEDERAZIOA FEDERACION GUIPUZCOANA DE HOCKEY


ERREALAK PLAY OFF-EAN SARTZEKO AUKERA APROBETXATU NAHI DU
Inprimatu
 
Aurtengo denboraldia bukatzeko bi partidu falta direla, talde txuri urdinak dagoeneko ez du lehen mailara jaisteko arriskurik. Une honetan, Erreala sailkapenaren bosgarren postuan kokatzen da: laugarren sailkatuaren, CD Terrasaren, puntu berberekin eta hirugarrenengandik, Juniorrengandik, puntu bakar batera. Esan beharra dago, lehenengo lau taldeen artean jokatzen direla play off-ak titulua lortzeko.

Azken aurreko jardunaldian Ourense taldearen aurka arituko dira etxean. Norgehiagoka larunbatean eguerdiko 12:30etan jokatuko da Aieteko zelaian. Galiziarren kokapena sailkapenean ez da erosoa momentu hauetan, hurrengo urtean ohorezko mailan jarraitzea ez baitute baieztatuta oraindik. Nahiz gauzak horrela egon, talde honek beti erakutsi izan du fisikoki oso gogorrak direla. Horregatik gipuzkoarrentzat ez da partidu erraza izango. Etxean garaipena lortzeak, play off-etara gehiago gerturatuko luke Erreala.

Azken jardunaldia, berriz, astelehenean jokatuko da Bartzelonan Egararen aurka. Azken hau dagoeneko lehen mailan arituko da hurrengo denboraldian. Hala ere, ohorezko maila garaipen batekin agurtu nahiko dutenez donostiarrei ez dizkiete gauzak erraztuko.

Salbazioa lortuta, talde txuri-urdinak ez du alde batera utzi nahi play off-etan sartzeko aukera.

www.fghockey.com - FederaciĆ³n Guipuzcoana de Hockey - Guipuzkoako Hockey Federazioa