GUIPUZKOAKO HOCKEY FEDERAZIOA FEDERACION GUIPUZCOANA DE HOCKEY


Kale Lagunak zilarrezko mailaren bila
Inprimatu
 
Donostiako Kaleren Lagunak Hockey Kirol Elkarteak Belar Hockeyko Ohorezko B Mailara igotzeko aurreko fasea jokatuko du Terrassan, datorren maiatzaren 19, 20 eta 21ean. Donostiarrek azken txanpa ezinhobea burutu dute 2005-2006 denboraldiko Lehenengo Maila honetan, bigarren itzuli osoa galdu gabe mantendu direlarik. Emaitza on hauen ondoren, kaletarrek lagunarteko bat jokatu zuten aurreko asteburuan Atlético San Sebastián-en lehenengo taldearen aurka; beraz, donostiarrak Ohorezko B Mailara igotzeko egoera bikainean aurkitzen dira. Honela, Kalek aste buru honetan Egara H.C., Vigo H. C. eta al Alcalá H. C. taldeen aurka jokatuko du, eta talde honetako bi lehenengo sailkatuek hurrengo astean jokatuko den fase finalera iritsiko dira. Kalekide guztiek merezitako igoera hau lortzea espero dute, estatuko zilarrezko mailan gipuzkoar hockeyaren presentzia aldarrikatzeko.






www.fghockey.com - FederaciĆ³n Guipuzcoana de Hockey - Guipuzkoako Hockey Federazioa