GUIPUZKOAKO HOCKEY FEDERAZIOA FEDERACION GUIPUZCOANA DE HOCKEY


KALEKIDEEK ERREZTASUNEZ GAINDITU ZUTEN SARDINEROREN AURKAKO ERRONKA
Inprimatu
 
Donostiako Kaleren Lagunak Hockey K.E.ren lehenengo taldeak erreztasunez gainditu zuen Caja Cantabria Sardinero, 5-1eko emaitzarekin amaitu baitzuten  kantabriarren aurkako lehia. Kalekideek forma momentu egokian aurkitzen direla erakutsi zuten, partiduaren lehengo 10 minutuetan primerazko hiru gol sartu ondoren. Larunbatean Bera-Beran bizitako giroa oso atsegina izan zen, egin zuen eguraldi ederraz gain donostiarrek joko polit bat eskeini baitzuten. Kale Lagunak-en bostgarren gola bereziki nabarmendu behar da, Gorbel Garcíak baselinaz eta sekulako abileziaz burutu zuelarik, ikusleen txalo beroen artean.
 
Emaitza honek Angel Zabalaren mutilen liga hasera ezinhobea erakusten du, aurredenboraldian Euskal Txapela irabazi ostean, ligaren lehenengo partiduan RGC Covadonga-ri xixonen irabaztetik baitzetozten. Kalekideen hurrengo erronka asteazkenean goizeko 12.30tan izango da Bera-Beran, Pasaiako Trintxer H.T.en aurka, Lehenengo Mailako Ligako sailkapenaren atzekaldean dabilen talde pasaitarra.

www.fghockey.com - FederaciĆ³n Guipuzcoana de Hockey - Guipuzkoako Hockey Federazioa