GUIPUZKOAKO HOCKEY FEDERAZIOA FEDERACION GUIPUZCOANA DE HOCKEY


KALE BERRIRO ERE GARAILE
Inprimatu
 

Aurreko larunbatean, azaroaren 4ean, Kalek garaipen berri bat lortu zuen Racing Gijón-en aurka, lau eta hutseko emaitzaren irabazi zuelarik Cabueñes-eko Zelaian. Hasiera batean, partidu hau erreza zirudien arren, talde asturiarra Lehenengo Mailako azken postuan baitago, Kale-k sufritu behar izan zuen garaipen berri honi eusteko, batez ere lehenengo zatian zehar. Racing gogotsu irten zen zelaira, eta nahiz eta kaletarrak Hodei Laskibarrek jaurtituriko flick batekin aurreratu izan, etxeko taldearen aukerak anitzak izan ziren, eta ondorioz, atezain zein defentsa kalekidea kementsu aritu behar izan ziren etenaldira 0-1eko emaitzarekin iritsi ahal izateko.
 
Bigarren zatian zehar, Kale Lagunak taldearen jokoa ez zen askoz hobea izan. Hala ere, Kalek zelai erdia kontrolatzea lortu zuen, eta ondorioz Racing Gijón taldea guztiz ezindu zuen. Era honetan, Kalek aukera gehiago izan zituen bigarren zati honetan, eta ondorioz, hiru gol gehiago sartu zituen, 0-4 emaitzarekin amaituaz partidua.
 
Honela, Donostiako Kaleren Lagunak Hockey K.E. Lehenengo Mailako buruan mantendu egiten da, bigarren sailkatuak (Real Club Jolasetak) baina bi puntu gehiago dituelarik. Kalekideen hurrengo partidua larunbat honetan jokatuko da, azaroaren 11ean, arratsaldeko 16:30tan, Aieteko zelaian, Salduie H.C.-ren aurka.

 


www.fghockey.com - Federación Guipuzcoana de Hockey - Guipuzkoako Hockey Federazioa