GUIPUZKOAKO HOCKEY FEDERAZIOA FEDERACION GUIPUZCOANA DE HOCKEY


DENBOARLDIKO LEHEN PORROTA
Inprimatu
 

Atzoko jardunaldian Errealak 2-0 galdu zuen bartzelonako Polo taldearen aurka. Txuri urdinek ez zuten partidu ona egin, eta, ligako beste aurkarien emaitzak kontuan izanik, sailkapeneko bostgarren postuan dira.
Liga hasi denetik atzokoa izan zen donostiarren partidurik okerrena eta ezin izan zieten iazko txapeldunen mailari eutsi. Talde kataluniarra txuri urdinen gainetik azaldu zen jokuaren alderdi orotan, beraiek izan ziren bolaren jabe eta, ondorioz,  beraienak gol aukera nagusienak.
Errealeko jokalariak lasai atera ziren norgehiagokaren hasieran, eta, erlaxazio horren ondorio, kataluniarrek markagailuan aurreratzeko izandako aukerak. Gauzak horrela, 22.minutuan lehen gola jaso zuten donostiarrek. Ondorengo minutuetan gola sartu nahi izateko grina nabarmendu zitzaion talde txuriurdinari, eta, 30.minutuan, penalti baten ostean, epaileek partidua alde zezakeen gola ezeztatu zieten donostiarrei.
Atsedenaldia eta gero, errealak une bakan batzuetan soilik lortu zuen kataluniarren atezainaren ingurura arriskua eramatea.
Norgehiagoketaren azken minutuan kataluniarren bigarren eta azken gola iritsi zen, behin betiko 2-0 finkatuz.
Datorren jardunaldian txuri urdinak berriro ere katulunian izango dira, oraingoan Atletic Terrasa taldea izango dutelarik etsai.

Gainerako emaitzak 
CD Terrassa - Junior 2-4
Ourense - Club de Campo 1-6
Taburiente -SPV 51 3-1
Jolaseta - Atlétic Terrassa 2-3


www.fghockey.com - FederaciĆ³n Guipuzcoana de Hockey - Guipuzkoako Hockey Federazioa