GUIPUZKOAKO HOCKEY FEDERAZIOA FEDERACION GUIPUZCOANA DE HOCKEY


REALAK BIGARREN PORROTA JASAN DU
Inprimatu
 

Realak 2-0 galdu zuen Atletic Rerrassaren aurka Ligako bostgarren jardunaldian. Ez zen partidu erraza talde euskaldunarentzat, izan ere 3 jokalari falta zitzaizkion taldeari (Ihintza Larrañaga eta Poli lesioak direla eta, eta Naiara Altuna ikasketengatik ez zuelako bidaiatu).

 Can Salasen jokatzea ez da erraza izaten inorentzat, eta txuri urdinentzat ere ez zen izan. Partidu hasieratik katalanek izan zuten bolaren kontrola eta nahiz eta lehen minutuetan talde txuri urdinak beraien erasoak gelditu zituzten, 25. minutuan, ordea, lehen gola eskuratu zuten katalanek Realeko akats defentsibo bat aprobetxatuz. Emaitza honekin iritsi ziren etenaldira.

Bigarren zatian Realak pixkat hobetu zuen bere jokoa eta Atletiken arean presionatzen hasi zen. Horren ondorioz, penalti batzuk izan zituen bere alde partidua berdintzeko. Baina azkenean Atletic izan zen gola egin zuena penalti bat aprobetxatuz, horrela bukaerako 2-0eko markagailuan ipiniz.

Emaitza honeki talde donostiarra play off postuetatik aldentzen da. Hurrengo igandean Juniorren kontra jokatuko dute Bera Beran, eta bertan garaipena lortzea espero dute azken bi porrotal eta gero.


www.fghockey.com - Federación Guipuzcoana de Hockey - Guipuzkoako Hockey Federazioa