GUIPUZKOAKO HOCKEY FEDERAZIOA FEDERACION GUIPUZCOANA DE HOCKEY


REALAK TABURIENTE GARAITZEN DU (0-3)
Inprimatu
 
Realak ezin hobeto hasi du ligako bigarrengo buelta, Kanarietako Taburiente garaituz (0-3). Emaitza honen bitartez sailkapeneko bostgarren postua lortu du.

Donostiarrak ezin motibatuagoak irten ziren zelaira, laugarren minutuan lehenengo gola lortuz Romina Caldoraren bitartez. Lehen hamabost minutuetan Reala zen jaun da jabe, eta bereak ere golak lortzeko aukerak . Hemendik aurrera Kanariarrak zertxobait erreakzionatu zuten, bainan realistak izan ziren bigarren gola sartu zutenak, Poliren bitartez hogeitamargarren minutuan, Rochiren jokaldi paregabeari esker.

Bigarren zatian Taburiente partidua irabaztera irten zen arren, ez zituen gol aukerak izan eta Reala izan zen goleatzaile penalti korner bati esker, Polik jaurtikia.

Datorren jardunaldian Reala Ourense Bule-Buleren aurka jokatuko du etxean, taulako azken postua betetzen duena.

www.fghockey.com - FederaciĆ³n Guipuzcoana de Hockey - Guipuzkoako Hockey Federazioa