GUIPUZKOAKO HOCKEY FEDERAZIOA FEDERACION GUIPUZCOANA DE HOCKEY


REALAK GARAIPENA OURENSEREN AURKA
Inprimatu
 
Realak Ourenseren aurkako partiduan garaile atera zen 3-0ko markagailuarekin. Horrela, sailakpenean bostgarren postuan jarraitzen dute play off-eko postuak bi puntutara daudelarik.

Nahiz eta Galiziako taldea azken postuan egon, ez zizkion gauzak erraz jarri donostiarrei. Txuri urdinak izan ziren bolaren jabe eta gol aukera ugari izan zituzten, baina bola ez zen aurkako atean sartzen.

Azkenean, lehen zatiko 20. minutuan Sofia Agirrek gola lortu zuen Naiara Altunak ateratako falta bat desbideratu ostean. Emaitza honekin deskatsura iritsi ziren. Atsedenaldinalditik bueltan, donostiarren bere joko hoberena erakutsi zuten eta gol aukera ugari sortu zituzten. 55. minutuan Polik gola lortu zuen eta 63. minutuan Sofia Agirrek markagailua borobildu zuen 3-0eko eginez.

Hurrengo5 partiduetan aurkari gogorrenei aurre egin beharko diete donostiarrek. Lehenik, hasteko, hurrengo igandean, aurtengo Erreginaren Kopako irabazle den CDT talde kataluniarra izando du aurkari Terrassan.

www.fghockey.com - FederaciĆ³n Guipuzcoana de Hockey - Guipuzkoako Hockey Federazioa