GUIPUZKOAKO HOCKEY FEDERAZIOA FEDERACION GUIPUZCOANA DE HOCKEY


REALAK CD TERRASAREN AURKA GALDU ZUEN
Inprimatu
 
Realak atzo CD Terrassaren aurka galdu zuen 1-0. Donostiarrek play offetan sartzeko dabilen aurkari zuzen baten aurka huts egin zuten.
Partidua ez zen batere erraza, kataluniarren taldea fitxajez beterik baitago eta egun Erreginaren koparen garailea da.
Partiduko lehen minutuetan realeko neskek jokua kontrolatu zuten eta egaratarrek penalti bakarra bota zuten. Baina 26. minutuan Genma Bernadek, penalti corner bidez markagailuan aurreratzea lortu zuen. Golak talde donostiarra aztoratu zuen, eta lehen zatiko azken hamar minutuetan kataluniarrek abantaila handitzeko aukera ugari eduki zuten.
Bigarren zatian realeko neskak partidua irabazteko asmoarekin atera ziren eta puntuak eramateko aukera garbiak eduki zituzten, baina atezainak batzuetan eta donostiarren hutsak besteetan, garaipena edukitzea oztopatu zien.

www.fghockey.com - FederaciĆ³n Guipuzcoana de Hockey - Guipuzkoako Hockey Federazioa