GUIPUZKOAKO HOCKEY FEDERAZIOA FEDERACION GUIPUZCOANA DE HOCKEY


ERREALAREN LEHEN PORROTA AURTENGO DENBORALDIAN
Inprimatu
 

Errealeko neskek etxetik kanpo jokatu arren eta nahiz eta aurkari latza zutela jakin, garaipenaren bila atera ziren hasieratik bigarren jardunaldiko lehen sorpresa emateko intentzioarekin.

Bartzelonako taldea espero zen bezala bolaren jabetzarekin egin ziren hasieratik jokoa kontrolatzeko intentzioarekin. Donostiarrek aldiz ohi duten moduan, bere zelaian ondo itxita mantendu zuten taldea kontraerasoa noiz eman zain. Horrela partidako 5. minutuan lehenengo penalti kornerraz baliatuz Rocio Ybarra jokalariak, bola sareetara bidali zuen errebote luze bat aprobetxatuz.
Lehenengo gol honek errealaren joko aldaketa ekarri zuen, zeinek  berdinketa  bilatzeko intentzioarekin erasora jo zuen. Martin Pailos-en taldeak, errealak lerroak zabaldu zituela aprobetxatu zuen  Nuria Camon, bere jokalari garrantzitsuenaz baliatuz zenbait eraso arriskutsu sortzeko. 
Partidako 20. minutuan Maria Eugeni Guajardok penalti korner baten bitartez orain ere, gol ikusgarria lortu zuen selekzio atezain argentinarra, Paola Vucojicik, engainatuz eta markagailuan berdinketa ezarriz.

Bigarren zatian partida hasi eta berehala, 5. minutuan berriz ere, talde kataluniarreko kapitainak 2 eta 1ekoa lortu zuen beste penalti baten bitartez. Errealak etxeko taldeak baino gol aukera argi gehiago izan zituen baino aurrelariek ez zuten zorte gehiegirik izan igandean. Atezainak hirutan eta posteak beste behin ez zuten berdinketaren gola iristerik utzi. Horrela partidan amaian Polo 2 eta Erreala 1, donostiarren lehenengo porrota. 

Errealak gehiago merezi izan zuen baino ez zuten golarekin asmatu eta kopetilun bueltatu ziren Donostia aldera.

Datorren igandean pasadan denboraldiko liga txapelduna, Madrileko Club de Campo, jasoko dute etxean zein igandean 7 eta 2 garaitu zuen Egara, talde kataluniarra.

Taldea:
María López; Oihane Sanz; Nere Olaberri; Naiara Altuna; Maite Jaunarena; Anabel Flores; Rosario Carchini; Ihintza Larrañaga; María Eugenia Guajardo; Paula Capparelli y Olatz Goñi.
Ingresaron: María Gómez; Silvia Pérez y Nerea Unceta.

Golak:
 Primer tiempo: 5min. Rocío Ybarra (Polo); 20min. Ma. Eugenia Guajardo (RS)
 Segundo tiempo: 5min. Nuria Camón (Polo)


Emaitzak:
Polo 2 – Real Sociedad 1
Club de Campo 5 – Egara 0
Sardinero 2 – Jolaseta 1
Junior 3 – CDT 1
Atletic Terrasa 2 - Taburiente 0


www.fghockey.com - Federación Guipuzcoana de Hockey - Guipuzkoako Hockey Federazioa