GUIPUZKOAKO HOCKEY FEDERAZIOA FEDERACION GUIPUZCOANA DE HOCKEY


ERREALAK GARAIPENA LORTZEN DU OURENSE-REN AURKA
Inprimatu
 
Errealak 2-0 irabazi zuen Ourense-ren aurka. Ligako azken sailkatua da Ourense eta ez du puntu bat ere lortu orain arte jokatutako partidu guztietan. Ez zen norgehiagoka erreza izan, galiziarrek donostitik punturen bat lortzeko premia zeukaten eta beraien taktika atzean itxita egotea izan zen.
Lehenengo zatian, errealak ezin izan zuen joko ona garatu eta bere erasoak galiziarrek mozten zituzten etengabe. Donostiarrek 6 penalti eduki zituzten etekinik atera gabe.
Atsedenaldia eta gero, jokoa hobetu egin zen eta horrekin batera aukerak sortu ziren. Azkenean, talde txuri urdinak lortu zuen lehenego gola 23. minutuan, Anabel Floresek gauzatu zuen area barruan kontrolatutako bola baten ondorioz.
Bigarren gola laister etorri zen, Olatz Goñik lortu zuen bi defentsore eta atezaina gainetik kendu ondoren bere abiadurari esker.
Emaitza honekin, Erreala 6. postura igotzen da eta 4. sailkatuarekin puntu bakarreko diferentzia lortzen du. 4. postua da play-off-etarako sailkapena ematen duena. Hurrengo astean Donostiarrek Sardinero-ren aurka jolastuko dute. Norgehiagoka larunbatean izango da Bera-Berako zelaian, 10.30tan.

www.fghockey.com - FederaciĆ³n Guipuzcoana de Hockey - Guipuzkoako Hockey Federazioa