GUIPUZKOAKO HOCKEY FEDERAZIOA FEDERACION GUIPUZCOANA DE HOCKEY


ERREALAK JUNIOR-EN AURKA GALDU EGIN ZUEN
Inprimatu
 
Txuri-urdinek ez zuten partidu txarra egin, baina golari begira ez zuten asmatu eta horrek denboraldiko 3. porrota eta 8. postuan kokatzea eragin die.

Errealak denboraldiko lehenengo zati hoberena jokatu zuen, harrisku egoerak sortu zituen eta kataluniarrak ia ez ziren María López de Egilaz-ek defenditutako porteriara iritsi. Honela , 15. minutuan markagailua 1-0 jartzen zuen gola lortu zuen penalti-ko jokaldi batean. Errealak aukera gehiagoz ere gozatu zuen aldea handitzeko, baina ez zuten aprobetxatzen jakin.

Bigarren zatian, Junior kontzentratuago atera zen eta donostiarren akats batzuen ondoren berdinketa lortu zuten Maria Romagosaren eskutik, penalti bidez. Errealak ez zuen lehenengo zatiko jokua berreskuratu, eta berriz akats batzuen ondoren, katalanek markagailua 1-2 jartzea lortu zuten, partiduaren amaierarako 3 minutu falta zirenean. 2 minutu falta zirela errealak beste bi penalti izan zituen alde baina ez zuten aukera aprobetxatzen jakin.

www.fghockey.com - FederaciĆ³n Guipuzcoana de Hockey - Guipuzkoako Hockey Federazioa