GUIPUZKOAKO HOCKEY FEDERAZIOA FEDERACION GUIPUZCOANA DE HOCKEY


ERREALAK EZIN LIDERRAREKIN
Inprimatu
 
Errealak 2-0 galdu zuen Madrideko Club de Campo-ren aurka, ligako liderraren aurka alegia. Emaitza honekin txuri urdinak zazpigarren postuan amaitu dute ligako lehen itzulia, eta ez diote bigarren zatiari hasiera emango otsailaren 22ra arte. Baina, hurrengo aste bukaeran (abenduaren 19-21) donostiarrak Bartzelonan izango dira, Erreginaren Kopa jokatzen. Bertan, Atletic Terrasa izango dute aurkari, beti ere talde gogorra, eta are gehiago lehiaketa beren etxean jokatzen baita.

Joan den igandean jokatutako partiduan, donostiarrak Club de Campo izan zuten aurkari, iaz Erreginaren Kopa irabazteaz gain, Europa mailan hockey salan txapeldun eta Copa de Europan bigarren izan den talde indartsua. Talde honek jokalari internazional ugari ditu (6 espainiar, argentinar bat, belga bat, holandesa bat). Hala ere, Erreala ez zen beldurtu, eta nor baino nor aritu zen, markagailuan aurreratzeko zenbait aukera izanik. Baina aurreko denboraldian gertatu bezala, errealak ezin bere aukerak ongi aprobetxatu. Atsedenaldira hutsekoarekin iritsi ziren.

Bigarren zatian, Club de Campo-koak aurrera bota zuten taldea, eta arean izandako jokaldi nahasi baten ostean markagailuan aurre hartu zuten. Errelak izan zuen berdintzeko aukerarik, baina azkenean, amaierarako 4 minutu falta zirela, madrildarrek bigarren gola sartu zuten, amaierako 2-0 lortuz.

www.fghockey.com - FederaciĆ³n Guipuzcoana de Hockey - Guipuzkoako Hockey Federazioa