GUIPUZKOAKO HOCKEY FEDERAZIOA FEDERACION GUIPUZCOANA DE HOCKEY


"Gabonetako Hockey Eguna 2018"
Imprimir
 
Kaixo lagun: Gipuzkoako Hockey Federazioak, Donostiako belar hockey kluben laguntzarekin, abenduaren 22an, larunbata, “Gabonetako Hockey Eguna 2018” antolatzeko asmoa du, benjamin, alebin eta infantil mailako neska-mutilentzako. Bera Berako hockey zelaian ospatuko da. ETORRI BEHAR BADUZU IRAKURRI ARRETAZ JARRAITU BEHARREKO PAUSUAK. Parte hartu nahi baduzu, eskertuko genizuke, ondorengo kontu korrontean 20€-ko ordainketa egitea azaroaren 28a baino lehen (JOKALARIAREN IZEN-ABIZENAK ZEHAZTUZ) eta beherago aipaturiko helbide elektronikora ordaingiria bidaltzea; Bidali zuen helbide elektronikotik eta ez bankuko mezu automatiko bat. Ondoren, online betetzeko formulario bat bidaliko zaizu email bitartez. Garrantzitsua izango da hau azaroaren 29a baino lehen betetzea, kamisetaren tamaina eta bazkaria aukeratzeko. Ordaingiria bidali eta formularioa erantzun ezean, inskripzioa ez onartutzat emango da. Behin epe hau itxi dela, eta plazarik balego, epez kanpoko inskripzioak posible izango dira baina ez dute kamisetarik izango kuota berdina ordainduaz. Gogoratu kopuru mugatua izango dela. ES21 2095 5009 71 1061376272 d.tecnico@fghockey.com Ideia 09:30ak inguru hasi eta 17:00 inguru bukatzea da. Hala ere izenemate kopuruaren arabera hau alda daiteke. Izenemate kuotarekin, kamiseta bat, hamaiketakoa, bazkaria eta edariak jasoko dira. ANIMA ZAITEZ, PRIMERAN PASAKO DUZU ETA! Hockey eguna ez baduzu ezagutzen, bilatu hockey eguna youtuben eta beste edizioetako bideoak ikusiko dituzu!!!

www.fghockey.com - Federación Guipuzcoana de Hockey - Guipuzkoako Hockey Federazioa